HOMESCHOOLING
Homeschooling-a hezkuntza mota
bat da; haurra etxean hezten da, instituzio pribatu edo publikoetatik at. Normalean, gurasoak dira hezkuntza prozesu hau kudeatzen dutenak. Egia da, hau ez dela ohikoena baina, gero eta jende gehiago hezkuntza mota hau aukeratzen du.

Homeschooling-a alde onak zein alde txarrak dauzka:
Onuraz hitz egiten dugunean aipatu beharra dago edukiaren egokitzapena eta umeak bere erritmoa markatzen duela ikasterako orduan beraz, gaiak hobeto barneratzeko aukera izango du. Umea protagonista da, hau da berak atentzio osoa dauka berarentzat, beraz hobeto ulertuko du ikasi beharrekoa. Ordutegiak malguak dira, berak edostu dezake nahi duen ordutegia edukitzea ikasteko. Presio gutxiago izango du eta ebaluazio malgutasun bat ere bai. Horretaz aparte, konfiantza gehiago sortuko da guraso eta seme-alabaren artean.
Gabeziei buruz hitz egiterakoan, beste kontzeptu batzuk aipatu behar ditugu. Hala nola, titulotrik ez dutela eskuratzen eta gaur egun gure etorkizunean lan egiteko titulu asko eskatzen dizkigute. Familia guztiak ezin dute hezkuntza mota hau bere seme-alabei eskaini lanagatik adibidez. Berdinen arteko harremanen falta dago eta adin hauetan sozializazioa oso garrantzitsua da. Gabezi soziala ere dakar: batzuk familiaren hezkuntza bizitzen dutelako bakarrik eta besteek instituzionala eta familiakoa. Hutsune legala ere dakar, ez delako ilegala baina ez da oso ondo ikusten edota onartzen. Hezkuntza gehiegi zentratuta egon daiteke umearen interesetara; guraso batzuk igual ez dute ondo jarraitzen eskolan ematen diren gaiak eta bere etorkizunerako hori ez da ona izango (lana aurkitzerako orduan, derrigorrezko azterketak egiterako ordurako ohituta ez delako egongo edota behar diren kontzeptuak azterketa hori aprobatzeko agian ez daude ondo landuta...).
Comentarios
Publicar un comentario