BIGARREN PERFORMANCE-A ETA KARTOGRAFIA
Nire taldea (Spice girls) eta ni kartografia eta gure bigarren performance bat egin genuen klasean; eskolak gorputzen normalizazioan duen eraginaren inguruan hausnartzeko asmoz.
GORPUTZ LURRALDEA MAPEATZEN:
neoaren
GORPUTZ LURRALDEA MAPEATZEN:
- Geografo feministek espazioa leku neutroa bezala kontsideratzea kuestionatu dute.
- Gorputzak espazio zehatz batean kokatuak daudela azpimarratzen dute eta hauek nola osatuak dauden eta beraien dominazio estruktura sozialak zeintzuk diren aztertzen dituzte.
- Espazioak botere harremanen menpe daude eta hauek desberdintasun sozialk eta hierarkizazioa sortzen dute.
- Egiten dugun guztia leku zehatz batean kokatuta dago eta gorputz ezberdinetan gorpuztua, generoaren bitartez hierarkizatuak.
neoaren
Lehenego ideia poster bat bakarrik egitea zen baina gero irakaslearen laguntzarekin performance bat egitea bururatu zitzaigun. Performanceko biktima Irati zen eta Uxue, Ana, Saray eta ni 4 instituzioak ginen (eskola, gizarte segurantza, hedabideak eta eusko jaurlaritza). Irati erdian zegoen eta guk bere alboan geunden berari presionatzen lirainak, esaldi itxusiak.. esanez, gero eta ozenago. Gaur egun, zoritxarrez entzuten diren esaldiak direlako eta. Aipatutako esaldi batzuk hauek izan ziren: marimacho, tápate guarra, no tienes demasiado paquete para ese vestido?, NAN-a erakutsi ilegal, posesiboa da maite zaituelako, ¿no prefieres estudiar enfermería?, ¡cállate mujer! eta abarreko esaldiak. Esaldi horiek, gu esateaz aparte arbelean proiektatzen ziren eta Iratiren gorputzean. Irati esaldi horiek entzutean gero eta txarrago sentitzenz zen, presionatuagoa, nazkatutagoa. Beraz, egoera hori konstanteki bizi izatea bere buruaz beste egitea (urkatzea) ekari zuen. Beraz, performance-an soka bat hartzen dugu 4 instituzioak (guk eraman izan dugulako Iratiri bere buruaz beste egitea) eta berari jartzen diogu lepoan. Gero bufanda batekin estaltzen dugu soka egoera hori gertatu ez dela irudikatzeko, 4 instituzio horiei komeni ez zaielako egoera hori pasatu egin dela besteek jakitea.
Performance honekin egunerokotasunean bizi eta entzun behar ditugun injustoak diren esaldiak irudikatu ditugu. Horretarako, gizarteak inposatzen dizkigun hainbat gai jorratu ditugu, hala nola, fisikoa kritikatzea (anorexika edo lodia esaterakoan), transexualtasuna, genero rolak... Guzti hau kritikatzeko nahian eta egoera hauekin amaitzeko nahian. Gainera, guk irakasle moduan, agian egoera hau bezalako bati aurre egin beharko dugu eta baita ere egoera hauekin akabatu. Gainera, gu hezitzaile moduan ikasleei ondo hezi behar diegu; esaldi eta egoera matxistarik gabe, berdintasuenan oinarrituta, aniztasuna egotea aberatsak garela kontzientziatu behar diegu (beste leku batzuetatik etorritako jendea klasean edukitzea onuragarria da guretzat beste kultura, pentsamolde, tradizioa... batzuk ikasten ditugulako edota elbarritasun bat edukitzea... oso aberasgarria da eta guk beraiengan nahiz beraiek gugan ikasi ahal dugu). Horretaz aparte, "Violencia de imágenes" deiturikoa irudikatu izan nahi dugu ere bai, instituzioak egoera hauek estaltzen dituztelako eta eskuak garbitzen dituzte horrelako arazoen aurrean, beraie komeni ez zaielako besteak honelako berriak entzutea beraien "irudia zikintzen" delako.
Tailerra gorputz kartografia-ko aurkezpenatik hartu dut idatzitako zati bat.
Comentarios
Publicar un comentario