SACRISTÁN ETA MOYA
Gaurko klasean bidioak ikusi ditugu, konpetentzie buruz hitz
egiten dutenak. Bideo bat ikusi ondoren urrengo galderak erantzun behar izan
dugu:
Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Konpetentziak “moda” bat direla, korronte berritzaile bat bezala
etorri direla. Baina berritzailea izatea ez du esan nahi ona direnik;
hezkuntzatik ez direlako etortzen baizik eta enpresetatik.
Zer da José Moyaren iritziz konpetzentzia bat?
Mobilizatezen ditugun trebeziak, abileziak, jarrera guztiak
zerbait ebazteko. Konpetentzia bat sortzen da mobilizatzen garenean
zeozertarako.
Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik
eskuratu daiteke?
Ez. Konpetentzia bat lortzeko kanpoko zein barruko esperientzia
batu beharko genuke.
Moyaren iritziz curriculum erreala hobetu dezakete
konpetentziak?
Metodologia aktiboak erabiltzen badira baietz esaten du Moyak.
“Se pueden adquirir pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos
los recursos y, así, mejorar el curriculum real.”
Laburbilduz, lehen esan dudan moduan, Sacristán-erako
konpetentziak “moda” bat direla, korronte berritzaile bat bezala etorri direla.
Baina berritzailea izatea ez du esan nahi ona direnik; hezkuntzatik ez direlako
etortzen baizik eta enpresetatik. Horrekin esan nahi duena da errentabilitate
ekonomikoa bultzatzen dutela konpetentziak (merkatuaren alde egiteko pertsona
konpetenteak bilatzen dituztelako). Baina, konpetentziak baita alde onak dituztela
esaten du, teorikoki jakintza zentzuduna sustatzen dutelako.
Moyarentzat aldiz, konpetentziak mobilizatezen ditugun
trebeziak, abileziak, jarrera guztiak zerbait ebazteko dira. Konpetentzia bat
sortzen da mobilizatzen garenean zeozertarako. Hau da, bakoitzak egoera edo
eginbehar baten aurrean daukan jarrera edota erabiltzen dituen baliabideak dira
konpetentziak.
Konpetentziak gero eta presenteago daude gaur egungo hezkuntzan
eta ebaluatzerako orduan. Sacristanek esan duen moduan korronte berritzaile bat
dira. Nire ustez, konpetentziak hezkuntza tradizionala alde batera usteko
aukera on bat dira. Gainera, ikasleei ebaluatzeko metodo on bat direla uste
dut, ikasleen prozesuari, jarrerari, esfortsuari... garrantzia ematen zaiolako.
Comentarios
Publicar un comentario