PERFORMANCE-A
Gure lehenengo performance-a egiteko eguna ailegatu da.
Horretarako Illich-en “La Convivencialidad” irakurgaia irakurri genuen. Pixkat
zaila izan zen irakurtzeko baina azkenean eta nire taldearen (Spice Girls
deiturikoa) artean dena ondo ulertzea lortu genuen. Hortik aurrera, hainbat
ideia okurritu egin zitzaigun performance-a egiteko.
Zertan oinarritu zen gure performance-a?
Klasea 5 taldetan banatu genuen eta talde bakoitzari puzzle bat
eman genien: denei pieza berdinekin baina, puzzlea egiteko oinarrian hitz bat
idatztita zegoen (talde bakoitzak hitz desberdin bat zeukan idatzita: (eskola, hezkuntza, gizartea eta Eusko Jaurlaritza), baina pieza txiki bat
falta zen eta beraiek hori ez zekiten. Beraz, denbora pixka bat egon ziren
puzzlea osatzen. Gehienok lortu zutela esan zuten falta zen pieza txikia
zelako. Azkenean, pieza bat falta zela esan genien. Bukatzerakoan, guztion
artean komentatu genuen.
Performance honen azalpena da, hainbat erreformak egiten direla,
adibidez hezkuntzan, hezkuntza hobetzeko nahian, baina azkenean ez direla
ezertarako balio erreforma horiek.
Hau da, instituzioetan dauden arazoak konpontzeko aldaketa baliogabeak egiten dituztela politikariek eta benetako arazoa zuzentzen ez dutela eta ez balego bezala egiten dute.
Hau da, instituzioetan dauden arazoak konpontzeko aldaketa baliogabeak egiten dituztela politikariek eta benetako arazoa zuzentzen ez dutela eta ez balego bezala egiten dute.
Comentarios
Publicar un comentario