PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA
Klasean,
Proiektuetan Oinarritutako Metodologiari (POM) buruz hitz egin genuen. Gainera, gai
horren inguruko hainbat irakurgai irakurri eta Power
Point bat egin genuen.
Power Point-ean, bi adibide jarri ditugu Llobregat eta Madrileko bi eskola,
POM metodologia erabiltzen dutelako. Horetaz aparte, POM-aren ezaugarriak, onurak eta ondorioak
azaltzen dira. Gainera, Lehen Hezkuntzan egin daitekeen hainbat jarduera
proposatzen dira. Gainera, metodo hau eraginkorra dela ikusi dugu eta gure Unitate Didaktikoa metodologia honetan oinarrituta dago.
Metodologia honen helburua da ikaslearen jakin-mina zabaltzea, motibatzen duen eta jakintza arlo berriak esploratzeko interesa pizten dion gai bat landuta; modu horretan, parte hartzaile zuzena eta guztiz aktiboa da ikaslea.
Metodologia honen helburua da ikaslearen jakin-mina zabaltzea, motibatzen duen eta jakintza arlo berriak esploratzeko interesa pizten dion gai bat landuta; modu horretan, parte hartzaile zuzena eta guztiz aktiboa da ikaslea.
Horrela, irakaslea gidari bihurtzen
da: gakoa ez da berak nola irakasten duen, baizik eta ikasleak nola
ikasten duen. Horretarako, zenbait egoera proposatuko dizkie ikasleei,
ikasgelan eztabaidatzeko, proposamenak aztertzeko eta erabakiak
hartzeko, informazioa bilatzeko, egindako lana jendaurrean aurkezteko,
mintzamena lantzeko… diseinatuak.
Azken finean, metodologia honi esker, ikasleak oinarrizko gaitasunak, trebetasunak eta edukiak era esanguratsuan eskuratuko ditu
Metodologia honen zenbait alderdi garrantzitsu aipatuko ditugu:
- Ikasleengan zentratuta dago.
- Bidea ematen dio ikerketari.
- Ikaskuntza kooperatiboa errazten du.
- Interakzioa bultzatzen du.
- Ikaslearen lana eta munduko errealitatea lotzen ditu.
- Ikaslearen kuriositatea eta jakin-nahia pizten du.
- Hainbat trebetasun garatzeko jarduera egokietan oinarritzen da.
- Ibilbidea ondo zehaztuta dago: hasiera, garapena eta amaiera.
- Azken emaitza edo produktua kideei jakinaraztea eta aurkeztea bilatzen da beti.
- Prozesuaren etengabeko ebaluazioa dakar, bai norberarena, bai elkarrenganakoa.
Nire taleak, Spice Girls, egindako Power Point-a:
Comentarios
Publicar un comentario