E-PAPERZORROA



Kurtso amaiera ailegatu da!! Lau hilabete hauetan zehar Didaktika Orokorrean landutako gauzak blog honetan txertatuta daude. Beraz, blog honi amaiera bat emateko, eta gauza guztiak laburbilduta eta ondo antolatuta egoteko, azken sarrera bat egitea aproposa iruditzen zait.

Irakasgai honetako lehenengo lana, gorputzaren jokabideainstituzioen barruan eta kanpoan aztertzea izan zen. Horretarako, taldeka jarri ginen eta 10 argazki atera genituen bi gai horietako bakoitzeko. Lan honekin alde batetik ikusi genuen instituzio barruan ikasten ari ziren gorputzak asperdura, pasibotasuna, atentzio falta... adierazten zutela, instituzioen errepresioa dela eta. Beste aldetik, instituziotik kanpo ikasten ari ziren gorputzak jarrera egokiago, interesatuago eta motibatuago bat aurkezten zutela aztertu genuen; normalean, bakoitzak nahi duena ikasten ari delako. Irudiei buruz hitz egitien ari naizenez, aprobetxatuko dut irudien biolentziari buruzko gaia aipatzeko.  Irudiez inguratuta bizi gara: bizitzan, instituzioetan, hezkuntzan, eskolan... Eta irudiak mezu batzuk ala beste batzuk transmititzen digute. Baina horretaz aparte, jakin behar dugu ikusten dugun guztia egia ez dela. Beraz, kritikoak izan behar gara eta fuente fiableei bakarrik kasu egin behar diegu.

Iván Illich-ari buruz hitz egin genuen eta berak idatzitako 3 artikulu irakurri, hausnartu eta performance batzuk egin genituen taldeka. 3 artikulu horiek “La crítica de las herramientas”, “El riual del progreso” eta “La convivencialidad” izan ziren. 3 artikulu horietan idazlak, gai ezberdinei buruz bere pentsaera aurkezten du. Illichek sostengatzen duen tesi bat da eskolaratze unibertsala eta derrigorrezkoa, ikaskuntza merkantzia batean bihurtzen du, hezkuntza deiturakoa. Eta horretaz aparte, eskolak ez duela ezagutza ezta berdinatsuna sustatzen.
Lehen aipatu dudan moduan, 3 artikulu horiei buruzko perfomance batzuk egin genituen taldeka. Nire taldea, Spice Girls deitzen dena, “La convivencialidad” artikuluari buruzko performancea egin genuen. Performancea ondo egiteo, Esther Ferrer-i buruz hitz egin genuen klasean, gai honi buruzko aditu bat baita. Gainera, berak egindako performance batzuen bideoak ere ikusi genituen.

Homeschooling-aren gaia ere jorratu dugu eta haren abantailak eta desabantailak komunean jarri genituen.


Paul B. Preciado-ri buruzko bideo bat ikusi genuen. Berak filosofoa eta queer aktibista da. Eta transgenero gaiari buruz hitz egiten badugu, ezinezkoa da bera ez aipatzea. Berak, transgeneroaren gaia, transexualitatearena, homosexualitatearena, genero biolentziatziren gaia.. jorratzen ditu. Gai hauetaz hitz egiten ari naizenez, ikusi genuen “Tomboy”pelikula ere aipatuko dut. Pelikula hau genero gaiak jorratzen baititu.

Bideoekin jarraituz, Judith Butler eta Sunaura Taylor-rek izandako elkarrizketa bat ikusi genuen bideo baten bitartez. Eta ondoren, bideoari buruzko galdera batzuk erantzun genituen.

Klasean eskola mota desberdinak ikusi genituen. Mugimendu anti-autoritarioen barruan, Paideia eta Summerhill eskolak dauzkagu. Eta esperientzia berritzaileak eskola publikoaren barruan, eskola txikiak eta amaraberri.
Gainera, eta eredu berritzailearekin lotura duenez, eskolan erabili daitezkeen metodologia berri batzuei buruzko hainbat artikulu irakurri genituen eta gero Power Point batzuk egin genituen. Oso interesgarriak dira, ikasteko hainbat metodologiak azaltzen eta ezagutzeko aukera izan dugulako. Hala nola; Proiektuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia, kasuetan oinarritutakometodologia eta ikaskuntza kooperatiboa.

Curriculumaren gaia presente egon da kurtsoan zehar eta honen esanahia eta motak landu egin ditugu. Kontzeptu hau uste nuen baino konplexuagoa da, ez nekiela hainbat curriculum mota zeudela.
Curriculum ezkutua, curriculum mota bat da. Curriculum hau bisualarekin lotura duenez, egin beharreko beste lan bat izan zen fotografiatzea curriculum ezkutua islatzen zuten 10 argazki gure fakultatean. Argazkiak goian aipatu bezala, hainbat mezu transmititzen dizkigute.

Kartografia bat egitea izan zen beste lan bat. Nire taldeak, kartografia egiteaz gain, performance bat egitea bururatu zitzaigun irakaslearen laguntzaz. Gure asmoa izan da gure egunerokotasunean bizi eta entzun behar ditugun injustoak diren esaldiak irudikatzea. Horretarako, gizarteak inposatzen dizkigun hainbat gai jorratu ditugu. Baina dena hobeto azalduta dago utzi dizuedan sarreran.


Kurtsoan ikusi genuen azkenengo bideoa, Sacristán eta Moya-ri buruzkoa izan zen. Bideo honetan, bakoitzak elkarrizketa baten bitartez konpetentziei buruz daukaten iritzia eta beraien ikuspuntua aurkezten zuten.

Ebaluazioari buruz ere hitz egin genuen. Horretarako, ebaluazio mota desberdinak ikusi genituen. Eta aitortu nintzen, nik uste nuen baina ebaluazio mota askoz gehiago daudela. Gainera, ebaluazioaren eta kalifikazioaren arteko desberdintasuna aipatu genuen.

Azkenik, Unitate Didaktikoaren proiektua egin genuen. Proiektu honetan, guk irakaslearen paperean jarri ginen eta proiektuetan oinarritutako metodologian oinarrituz, gure ikasleak matematika, gizarte eta plastika lantzeko, Santa María Katedralaren maketa bat egitea bururatu zitzaigun.

Honekin blogg honi amaiera ematen diot. Espero dut zuen gustuko izatea!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: SUNAURA TAYLOR AND JUDITH BUTLER

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK