METODOLOGIAK


POM metodologiaz aparte, beste taldekideek beraien proiektuan oinarritutako metodologia azaldu zuten.

ARAZOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA
Metodologia aktibo eta berritzailea da. Ikasleek proiektu bat burutu behar dute. Helburua de, egunerokotasunean gerta daitekeen arazo bat planteatzea eta horri konponbide bat ematea. Oinarria talde lana da. Pausu hauek jarraitu behar dira:
-Arazoa identifikatu.
-Arazoa deskribatu.
-Arazoaren zergatia aztertu.
-Konponbide posibleen brainstorming egin.
-Aukeraketa egokia eta eraginkorrena egin.
-Akzio plana burutu.

Kasu honetan, irakaslearen rola gidariarena da, hau da ikasleak bideratu egiten ditu. Taldearen kohesioa bermatzen du, laguntza ematen du baina erantzuna esan gabe.
Ikaslea aldiz, protagonista da eta bere ikaskuntza prozesuaren arduradun nagusia.

Metodologia honen abantailak hauek dira: aurrejakintzak aktibatzen direla, egunerokotasunean aurki ditzaketen arazoak ebazteko gaitasuna garatzen dute, taldean lan egiteko ahalmena, euren (ikasleen) arteko harremana sendotzen dela, talde kohesio hobea dagoela, motibazio eta interes handiagoa dagoela eta emaitza hobeak.

KASUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA
Bizitza errealeko egoera eztabaigarriak dituzten kasuak ikasleei planteatzen duen metodologia da. Ikasleek kasua ezagutu, analizatu ikertu eta irtenbideak bilatzen ahalegindu behar da. Orokorrean taldeka lantzen den metodologia bat da.
-Kasua: Arazoaren eremua definitzen du.
-Irakaslearen funtzioa: Taldean eztabaidak sortzen direnean galdera egokiak planteatzen ditu. Taldea dinamizatu eta animatzen du. Ikasleak laguntzen ditu, gidatzen ditu. Aukeratzen erakusten die ikasleei.
Prozesuaren urratsak:
-Kasua ondo azaldu eta ondo ulertu dela ziurtatu.
-Lehenengo enuntziatua osatu: kausa posibleak identifikatu eta soluzioak bilatzen hasi.
-Eman diren soluzioak hartu nibel handiagoko edo aberatsagoko soluzioak identifikatzeko.
-Proposatutako irtenbidea hartu eta martxan jartzeko beharrezkoa den guztia prestatu eta azaldu.
-Ezagutza berriaren azalpena edo analisia (kontzeptuzkoa, prozedurazkoa eta jarrerazkoa) hasierako ezagutzarekin konparatu.

Metodologia honen abantailak:
-Talde dinamika ahalbidetzen du.
-Autonomia suspertzen du.
-Analisiak sintesiak eta ebaluazioak egiten laguntzen du.
-Pentsamendu kritikoa pizten du.
-Erabakiak hartzeko gaitasuna handitzen du.
-Komunikazioa hobetzen du.
-Teoria praktikarekin lantzeko ahalbidetzen du.

IRAKASKUNTZA KOOPERATIBOA 
Ikasleek talde txikietan egiten dute lan eta horiek ikasle heterogeneoz osatzen dira, hots: errendimendu eta ahalmen ezberdinak dituzten ikasleak elkartu ohi dira, tutorearen gisaritzapean.
Ikasleak honako alde hauek garatzen dituzte:
-Ikasteko kooperatzen eta kooperatzen ikasten dute.
-Taldekide guztiek parte hartzean, guztien emaitzek hobera egiten dutela ohartarazteko aukera ematen die.
-Ikastalde inklusiboak lortzen dira:
            -Bestea ulertzen ikasten dute.
            -Bestearen beharrak zeintzuk diren identifikatzen ikasten dute.
            -Erantzukizunak hartzen eta partekatzen ikasten dute: taldekide bakoitzak bere rola              duenez, erantzukizun jakinak hartu beharra izaten baitu.
            -Taldeko partaide izanik, lehenik lana autonomiaz egiten ikasten dute eta odnorez,                taldearekin partekatzen.
-Autorregulaziorako mekanismoak ere barneratzen dituzten: konpetentziak ebaluatzeko irizpideak taldean adosten baitituzte.
-Ikasleak etorkizuenan pertsona konpetente eta bizikidetzarako prestatuak izan daitezen ahalbidetzen du.


Metodologia guzti hauek berritzaileak eta eraginkorrak iruditzen zaizkit. Irakaskuntza tradizionala alde batera usten du eta ikasleak protagonismo gehiago izatea erakartzen du. Gainera, lan autonomoa egiten eta kritikoak izaten sustatzeaz aparte, talde-lana bultzatzen da. Talde batean lan egitea ikasi behar dute eta horrek dakartzan arazoez eta abantailaz ikasten dute. Gainera niretzat ikasketa eraginkorrago bat eta emaitza hobeagoak lortzen direla uste dut, guztion laguntzaz dena hobeto ulertzen eta barneratzeko aukera ematen duelako. Gainera, ikasleak motibatuagoak eta interesatuagoak daude eta gogo handiago batekin ikasten dute. Gainera, proiektuak eta lanak egiten, hau da, jarrera aktiboago bat egoten bada ikasterakoan, gauzak errazago ikasten direla uste dut.


Hona hemen ikaskideen Power Point-ak:
Maider Álvarez blogg-atik hartuta: https://maideralvarezupvehu.blogspot.com/2019/04/metodologiak.html


Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: SUNAURA TAYLOR AND JUDITH BUTLER

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK

E-PAPERZORROA