EBALUAZIOA



Gaur klasean ebakuazio eta kalifikazioari buruz hitz egin dugu. Bereziki ebaluazio motei buruz. Horretarako, López-Pastor eta Pérez Pueyo 2017an idatzitako liburuaren bi kapitulu irakurri genituen. Hau Unitate Didaktikoa egiteko balio zaigu, baina baita ere guk irakasleak izango garenez, ikasleak ebaluatzeko prozesuak edo aukerak jakin behar ditugu gero guk  aukera izateko adosten zein irizpide jarraitu nahi dugun  gure ikasleak ebaluatzeko, eskolak berak ez badigu inposatzen.

Ebaluazioa eta kalifikazioa berdina da?
Ez. Ebaluazioa ez du zertan zenbaki bat izan behar eta kalifikazioan aldiz, zenbaki (nota) bat dago bai ala bai, bukaeran ematen dena.
Esan beharra dago dago, kalifikazioa ebaluazio moten barruan sartzen dela, baina ebaluatzen dugun guztia ez dugu zertan kalifikatu behar, hainbat ebaluatzeko aukerak daudelako, beherago jarrita daudenak:

Ebaluazioa hainbat eratakoa izan daiteke eta hainbat galderak erantzuten ditu:
-Noiz?
 Hasieran/diagnostikoa: Ikasle guztiak oinarrizko konpetentziak noraino garatu                 dituzten baloratzen du.
 Bitartekoa: Prozesuari ematen zaio garrantzia.
 Bukaeran: Ebaluazio bateragarria deritzo, honetan zenbakiari ematen zaio        garrantzia bakarrik.
-Zer?
Ebaluazio normatiboa: Klaseko/taldekiko errendimendua erabiltzen du. Ez du kontuan hartzen pertsona guztiak desberdinak direla eta behar desberdinak            dituztela.
Ebaluazio kriteriala: Kriterio batzuk markatzen dira eta irizpide horiei ikasleak    ailegatu behar dira.
-Nola?
 Kualitatiboa: Hitzekin izaten dena da. Adibidez, ikaslearen gurasoekin elkarrizketa      bat             egiterakoan umea nola doan ikusteko. Honekin, ebaluazio zehatzago bat          lortzen da, nota (zenbaki) bat baino haratago joaten den ebaluazio bat delako.
 Kuantitatiboa: Zenbaki baten bidez ala hitz baten bidez (nota bat erakusten duena:     bikain,             oso ongi...) ikasleak ebaluatzea.
-Nork?
Autoebaluazioa: norberak ebaluatzen du bere burua.
Koebaluazioa: Taldearen ebaluazioa.
Heteroebaluazioa: Pertsona batek beste pertsona bat ebaluatzen duenean. Bi pertsona horiek maila desberdinetan agonda (adibidez, irakasle batek          ikasle bati      ebaluatzen dionean).
-Nolakoa?
Ebaluazio formatiboa/hezigarria: Irakatsi eta ikasteko prozesuetan zehar burutzen       da.
Ebaluazio autentikoa: Momentu eta ekintza erreal batean ematen da. (Adibidez,          katedralaren maketa bat egitea).
Ebaluazio integratua: Aurreko ebaluazioan hitz egiten den egoera erreal horri gure feedback-a ematea. Beraz, integratua ematen da autentikoa ematen denean.

Errubrikei buruz ere hitz egin genuen klasean, ebaluatzeko beste metodo bat baitira.

Errubrika, ikasleak gai konkretu bati buruz lortu duen ikaskuntza maila ebaluatzeko tresna bat da.
Irizpide oso zehatzak dituen taula bat da non irizpide hauek egoki edo bikainetik hasita, nahikotik pasatuta eta eskaserarte zehaztu daitezke. Gida edo bide-orri bezala egiten du jarduera maila edo nahi den errendimendua eskuratzeko.
Errubrikei esker helburuak zenbatu daitezke eta hauen betetze maila modu argi eta nahiko objektiboan zehaztu horrela ikasleak bere ikaskuntza prozesuan lortu behar dituen xedeen ikuspegi argi bat izateko.
Errubrikei esker ere ikaslea ze maila konkretuan dagoen markatu dezakegu, ze aspektu hobetu dezakeen puntuazio sinple batetan mugatu gabe. Gainera irakaslearen aktibitatearen jarduera baloratzeko adierazgailuak ematen dizkigu, primerako tresna bihurtuz irakasteko modua hobetzeko orduan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: SUNAURA TAYLOR AND JUDITH BUTLER

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK

E-PAPERZORROA