UNITATE DIDAKTIKOA



Klasean egin beharreko azken lana Unitate Didaktikoa izan da. Modulu lanean geihenetan zeuden ikasgai batzuk oso sakon landu ezin zirenak, bisita egiterakoan gai horiek jorratu ez zirelako eta hori gertatu zen matematikekin adibidez. Beraz, proposatu ziguten proiektu bat egitea matematika eta didaktika lantzeko aldi berean. Gainera, guk etorkizunean irakasleak izango gara eta arazo hau edukiko dugu, beraz arazo honi aurre egiteko proiektu hau egitea oso proposamen ona iruditu zitzaidan, gure etorkizunerako tresna erabilgarri bat baita. Gainera, gaur egun eta gero eta gehiago proiektuka lan egiten da, testu liburuak eta ikaskuntza tradizionala alde batera utziz. Horregatik, Proiektuetan oinarritutako metodologian oinarritu gara proiektu hau egiteko, non matematikaz aparte, gizarte eta plastika ere lantzen da. Proiektua, katedralaren maketa bat egitean oinarritzen da material birziklatuekin. Katedrala egin baino lehen, birziklapenari buruz hitz egingo dugu (irakatsiko diegu nola birziklatzen den eta zein garrantzia daukan birziklatzea), saio teorikoak egongo dira historiari buruz, katedralei buruz eta matematikari buruz (azalaerak, neurriak adibidez). Baina, horretaz aparte, San Prudentzioko basilika bisitatzera eta Almhosinin meskita bisitatzera ere joango gara, Santa Maria katedralatik aparte, kultura desberdinak ere lantzeko. Azkenik, maketa egiterako orduan plastika eta matematika landuko da.



Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: SUNAURA TAYLOR AND JUDITH BUTLER

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK

E-PAPERZORROA