BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK
MUGIMENDU ANTI-AUTORITARIOAK (PEDAGOGIA LIBERTARIA):
1.1 PAIDEIA
Eskolaren autogestioa

Eskola demokratiko batek bi oinarri ditu: ikasleek, batetik, haien esku dute klasera joatea ala ez eta bestetik, eskolako arauak eta funtzionamendua guztien batzarrean erabaki egiten da. Batzar horietan, ikasleekin batera, irakasleek eta gainontzeko langileek har dezakete parte. Neillek ideia hauek guztiak liburuetan jaso zituen. Baina defendatzen dituen ideiekin arazoak izan zituen eta hasierako ediziotan bere burua autozentsuratu egin behar izan zuen.
1.1 PAIDEIA
Eskolaren autogestioa
Paideia, eskola askeak, era autogestionatuan funtzionatzen du. Paideia
Kolektiboa, kooperatiba batek eta kolektibo batek osatzen dute.
Kolektibo hau, eskolan, denbora-osoan, lan egiten dituzten pertsonaz
osatua dago, baita eskolatik kanpo lan egiten dutenak ere, eta bere lana
bukatzerakoan, eskolako jardunean sartzen dira. Bestelako lana duten
pertsonek, laguntza ekonomikoa eskaintzen dute.
Erabakiak, taldekoak eta asanblearioak dira, eta pertsona bakoitzak,
bere aukeren arabera ematen du eta bere beharren arabera jaso.
Eskolaren ekonomia
Gurasoek egiten duten aportazio ekonomikoa, ahalik eta txikiena izaten
saiatzen dira; garraioa, gosaria, bazkaria, materiala, … langileen
soldatak modu honetaz ordaintzen dute: gastu guztiak ordaindu eta gero,
gainontzekoa, 5 langileen artean banatzen da. Kontuan hartu behar dugu,
kooperatibako kideek, hilero ordaintzen duten kuota, soldata hauek
osatzeko lagungarria dena.
Diru-sarrera hoietaz gain, beste batzuk badaude: guraso batzuek ordaintzen duten elkartasuneko kuota, adibidez. Dena den, arazo ekonomikoak, eskolara etortzeko inoiz ez dira muga izan.
Beste alde batetik, talde libertarioetatik mota guztietako laguntza heltzen zaie; dirua, janaria, eskola-materiala...
1.2 SUMMERHILL
Summerhill eskola 1921an Kingswinford-en, Ingalaterran Alexander Sutherland Neillk antolatutako ikastetxe berritzaile bat da. Alexanderrek eskola demokratikoen
mugimenduaren aitzindaria izan zen. Bertan lehen eta bigarren
hezkuntzako ikasleek ikasten dute. Gaur egun sortzailearen alabak, Zoë Neill Readhead eskola zuzentzen du.

Eskola demokratiko batek bi oinarri ditu: ikasleek, batetik, haien esku dute klasera joatea ala ez eta bestetik, eskolako arauak eta funtzionamendua guztien batzarrean erabaki egiten da. Batzar horietan, ikasleekin batera, irakasleek eta gainontzeko langileek har dezakete parte. Neillek ideia hauek guztiak liburuetan jaso zituen. Baina defendatzen dituen ideiekin arazoak izan zituen eta hasierako ediziotan bere burua autozentsuratu egin behar izan zuen.
Summerhillen ezaugarri nagusietariko bat askatasunarena da. Neillen
ustez haurrek zigorrik gabe eta erreprimitzeko tresnarik gabe hobeto
ikasten dute. Gela eta ikasgai guztiak aukerakoak dira eta ikasleek
haien artean libreki aukera dezakete. Eta ez badute joan nahi inork ez
die behartzen
Hauek dira Neillek defendatutako hezkuntza oinarri batzuk:
- Gizakiok jatorriz onak direla uste osoa.
- Hezkuntzaren xede nagusia zoriontasuna da.
- Elkarbizitzaren oinarriak maitasuna eta errespetua dira.
- Gorputzak eta sexualitateak ezinbesteko garrantzia dute.
Hauek ziren eskola honen berezitasun batzuk:
- Ez ziren azterketak egiten eta ikasleek ez zuten kalifikaziorik jasotzen.
- Ikasgeletara joateko behar eza.
- Batzarra erabakitzeko organo nagusia da.
- Ez errietak ezta ere sermoiak.
- Haurrekin eta helduekin tratu bera.
2. ESPERIENTZIA BERRITZAILEAK ESKOLA PUBLIKOAN
2.1 ESKOLA TXIKIAK
Eskola jartzeko, Eusko Jaurlaritzak bi baldintza hartzen ditu kontuan:
12 ikasle izatea 2 eta 6 urte bitartekoak eta udalaren inplikazioa.
Eskola urtetan martxa onean mantentzeko ere, gurasoen eta udalaren
elkarlana ezinbestekoa da.
Gela berean dagoen adin aniztasuna da eskola txikien bereizgarri nagusia. Horrez gain, ikasle gutxi izatea abantailak ekartzen ditu; guraso,
ikasle eta irakasleen artean sortzen den harreman estua. Gainera, talde txikiak diren neurrian, haur bakoitzaren beharrei eta aniztasunari gertutik erantzuteko modua duela eskola txikiak. Auzo eta herri txikietako altxorra dira, eredu
propioa garatzeko estrategikoak, ez bakarrik hezkuntzan, baita
herrigintzan ere.
2.2 AMARABERRI
Amara Berri sistema Donostiako Amara Berri eskola publikoan 1979. urteaz geroztik darabilten hezkuntza sistema berritzailea da, Loli Anaut
irakaslearen ekimenez sortua, besteak beste oinarri hauek dituena:
ikastetxeko kide guztien arteko elkarlana, komunikazioa eta elkartasuna;
ikasleen parte hartze aktiboa; eta jarduera praktikoen bidez ikastea.
Arrakasta handia izan du ikasketa emaitzen eta ospearen aldetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste ikastetxe askotara zabaldu da.
Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematen dizkie sistema horretara aldatu nahi duten eskola publikoei.
Amara Berri sistemako metodologiaren zenbait ezaugarri:
- Indibidualizazioa.
- Sozializazioa.
- Jarduera.
- Sormena.
- Askatasuna.
- Ingurunearen egoeraz jabetzea eta aldaketei erantzutea.
- Globalizazioa.
Ikasketa kooperatiboa
erabiltzen du, hau da,berdinen arteko elkarlaguntza sustatzen da. Bi
ikasturtetako ikasleak elkartzen dira. Ikasturte batean, urtebete
zaharragoekin lan egiten du haurrak; eta hurrengo ikasturtean, urtebete
gazteagoekin. Bi urtetan jaiotako ikasleak nahasten dira, neskak eta mutilak elkarrekin egonez. Ez dira ikasleak
taldetik bakartzen, jaso beharreko laguntzak ikasgelan bertan jasotzeko
ahalegin berezia egiten da. Eskolako irratia, kideen aurreko
aurkezpenak-eta erabiltzen dira, ahozkotasunari garrantzia emateko.
Ikaslea protagonista izatea bilatzen da, eta irakaslearen lana da
ekintzak proposatzea eta ikasleen arteko elkarlaguntza sustatzea.

Comentarios
Publicar un comentario