BEATRIZ PRECIADO: gorputzaren normalizazioa

Resultado de imagen de beatriz preciadoBeatriz Preciado, Burgosen jaio zen 1970an. Filosofoa eta queer aktibista da. Transgenero gaiari buruz hitz egiterakoan ezinbestekoa da bera ez aipatzea. Orain, Frantzian, Université Paris VIIIan Generoaren Teoria eta Gorputzaren Historia Politikoa irakasten du. 2002an Manifiesto contra-sexual: Prácticas subversivas de identidad sexual liburua argitaratu zuen. Berriki Testo Yonqui liburua argitaratu du. 
Egitura politiko eta boterezkoek gorputzaren bizipenean nola eragiten duten aztertu du eta bere buruari testosterona emanda egin duen esperimentua kontatu du. Teoría King Kong (Virginie Despentes) itzuli du eta 12 urteko neska-mutil guztiei gomendatu die genero biolentziaren aurkari buruz gehiago jakiteko. 

 Klasean berari buruzko bideo bat ikusi genuen, oso interesgarria zena. Transgeneroaren gaia, homosexualitatearen gaia, transexualen gaia... oraindik pixkat "tabu" dela iruditzen zait. Eskoletan, familietan, inguruan... horri buruz oraindik asko ez dela hitz egiten iruditzen zait. Hau aldatu egin behar da, normalizatu behar ditugu gai hauek eta umeek txikiak direnetik informazio hau edukitzea garrantzitsua iruditzen zait.

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: SUNAURA TAYLOR AND JUDITH BUTLER

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK

E-PAPERZORROA