PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA
Klasean, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiari (POM) buruz hitz egin genuen. Gainera, gai horren inguruko hainbat irakurgai irakurri eta Power Point bat egin genuen. Power Point-ean, bi adibide jarri ditugu Llobregat eta Madrileko bi eskola, POM metodologia erabiltzen dutelako. Horetaz aparte, POM-aren ezaugarriak, onurak eta ondorioak azaltzen dira. Gainera, Lehen Hezkuntzan egin daitekeen hainbat jarduera proposatzen dira. Gainera, metodo hau eraginkorra dela ikusi dugu eta gure Unitate Didaktikoa metodologia honetan oinarrituta dago. Metodologia honen helburua da ikaslearen jakin-mina zabaltzea, motibatzen duen eta jakintza arlo berriak esploratzeko interesa pizten dion gai bat landuta; modu horretan, parte hartzaile zuzena eta guztiz aktiboa da ikaslea. Horrela, irakaslea gidari bihurtzen da: gakoa ez da berak nola irakasten duen, baizik eta ikasleak nola ikasten duen. Horretarako, zenbait egoera proposatuko dizkie ikasleei, ikasgelan ezta...