"TOMBOY" pelikula

Resultado de imagen de tomboy pelicula"Tomboy" pelikula (2011) asko gustatu zait. Pelikula hau genero gaiak jorratzen ditu; biologikoki neska den baina mutila izatea gustatuko litzaiokeen gazte baten istorioari buruz doa pelikula hau. Laure du izena baina bere lagunei Michael deitzen dela esan zien. Hau da, lagunen aurrean "mutil baten papera" (mutilaren arropa janstea, futbolera jolastera, listua botatzea, agresiboa..) jokatzen duelako, baina bere familiaren aurrean "neskaren papera"(soinekoak janstea, apaintzea, finagoa izatea...). Paper edo estereotipo hoeriek sozietateak inposatzen ditu eta hori ez bada horrela betetzen pertsona askok ez dute onartzen. Bere arreba hori deskubritzen duenean, Michael/Laure gurasoei ez esatea eta "jokua jarraitzea" eskatu zion eta hori egin zuen. Azkenean, amak ohartzen da guzti horretaz eta ez du ulertzen. Gainera, behartzen dio umeari neska bat izaten, hau da, soinekoak eramaten eta bere lagunei neska dela kontatzen... Hori oso gaizki iruditu zait, neska batek mutila izan nahi badu izan dezala eta alderantziz eta ez da ezer gertatzen. Gainera, neska ala mutila izateagatik rol batzuk edo beste batzuk izatea tontakeri bat iruditzen zait. Bakoitzak nahi duen moduan jantzi dezake, nahi duen jostailuarekin jolas dezake...

Comentarios

Entradas populares de este blog

EXAMINED LIFE: SUNAURA TAYLOR AND JUDITH BUTLER

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK

E-PAPERZORROA