PERFORMANCE-ak
Klaseko talde bakoitzak performance bat egin behar dugu Illich-en artikulu batzuei buruz. Diziplina honen erreferente nagusia Esther Ferrer da. Klasean, artista honi buruzko bideo batzuk ikusi ditugu performance bat zer den ikusteko.
Lehenengo performance-a Didaktik Doctors taldea burutu zuten. Illich-ek idatzitako "La crítica de las Herramientas" artikuluari buruzkoa izan zen. Performance honekin, kontraproduktibitatearen fenomenoa azaldu nahi izan ziguten. Horretarako, hiru instituzio aukeratu zituzten: Hezkuntza, Osasuna eta
Garraioa. Klasekideak, hitz bat hartu eta bat etortzen zen kutxan sartzen genituen (kutxa horiek 3 taldekide sostenitzen zuten eta beste batek mahai baten atzean zegoen eserita hartu behar genituen hitz guztien aurrean). Hitzak kutxetan sartzerakoan, lurrera erortzen zirela paperak ohartu ginen.
Hori eta gero, ondorio batzuk atera genituen:
gure gizartean hori gertatzera ohituta gaude. Beti egoten da gure gainetik norbait "espertu bat" edota "botere gehiago duen bat". Honekin esan nahi dudana da, gure hitzak ez dutela balio sentzu askotan, "botere gehiago edo gure gainean" dagoen pertsona onartzen ez badu.
Bigarren performance-a Matraka taldearen izan zen. Klasekideak bi ilara egin behar izan genituen eta performance-a egin zituzten neskak esaldi luze bat esaten zuten bi edo hiru aldiz gehienez guk gero errepikatzeko berdin berdin hitzez hitz, bestela baztertuta geratzen zinen. Ilarana zeuden lehenengoak ez zuten esaldia ondo gogoratzen baina atzean zeudenak aldiz, hobeto gogoratzen ziren, denbora gehiago zuten errepikatzeko eta. Gauza berdina gertatu zen 3 bider 3 esaldi desberdinekin.
Atera genituen ondorioak dira, ikasleak "makina" batzuk izan behar garela askotan kurtsoa aprobatzeko. Hau da, askotan klasean irakasleak "txapa" bat botatzen digu eta gero guk dena ikasi behar dugula buruz, berdin da ulertzen dugun ala ez edota ondo barneratuta dugun ala ez, gauza da dena memoriaz ikasi behar dugula, testuliburuan dagoen moduan azterketa gainditzeko, eta hori ez da ezertarako balio, horrela ez dugulako ezer ikasten.
Whale taldea ere performance bat egin zuten. Talde hau Ilich-en hirugarren kapituluan oinarritu ziren. Beraien performance-an zehar Leire, Gemma eta Aialak zenbatzen eta klasetik mugitzen egon ziren. Baina esaten zituzten zenbakiaren ordena garrantzitsua zen eta klabea performance honetan. Gemmak ordenean (1,2,3,...) esaten zituen zenbakiak. Leire, aldiz, zenbaki aleatorioak (1, 33, 42,...) esaten zituen eta bukatzeko, Aiala atzerantz (20, 19,18,...) zenbatzen zuen. Goretti besteak zenbakiak esaten zituzten bitatean, berak instituzioen izenak esaten zituen. Berak hitz egiterakoan, Aiala eta Leire geldi geratzen ziren, Gorettiri begira. Honekin, instituzioaren menpe gaudela esan nahi ziguten eta instituzioak daukaten boterea ere.
Whale taldea ere performance bat egin zuten. Talde hau Ilich-en hirugarren kapituluan oinarritu ziren. Beraien performance-an zehar Leire, Gemma eta Aialak zenbatzen eta klasetik mugitzen egon ziren. Baina esaten zituzten zenbakiaren ordena garrantzitsua zen eta klabea performance honetan. Gemmak ordenean (1,2,3,...) esaten zituen zenbakiak. Leire, aldiz, zenbaki aleatorioak (1, 33, 42,...) esaten zituen eta bukatzeko, Aiala atzerantz (20, 19,18,...) zenbatzen zuen. Goretti besteak zenbakiak esaten zituzten bitatean, berak instituzioen izenak esaten zituen. Berak hitz egiterakoan, Aiala eta Leire geldi geratzen ziren, Gorettiri begira. Honekin, instituzioaren menpe gaudela esan nahi ziguten eta instituzioak daukaten boterea ere.
Beste performance bat Zari taldeak egin zuen. Klasekideak korro batean jarri ginen eta performance-a egin behar zuen neska batek galdera pertsonalak egiten hasi zigun eta bakoitzak erantzun behar genuen banaka. Bakoitzak bere erantzuna eman osetan, gaizki egin genuela ariketa esaten zigun beraz, beste aukera bat ematen zigun berriro erantzuteko. Guztiak beraiek nahi zuten erantzuna esan arte (guztiak erantzun berdina esanez) ez genuen ariketa ondo egiten. Hau esan nahi du, teoriaz, eskolak ikasleen erantzunei, beharrei, gustuei, iritziei, gaitasun
ezberdinei... aurre egiteko prestatuta daudela, baina ez da horrela, ez dutelako kontuan hartzen.
Beste performance-a Xulines taldearena izan zen. Kalera atera ginen eta taldekide batek lurrean zeloa jartzen zuen bitartean, besteak zelo horren gainean ibili behar ginen. Horren azalpena, gizartea teknologiaren menpe gaudela da. Gainera, horretan ibiltzean, arraztroa utzi egiten dugu, teknologian bezala, oso kontrolatuta eta bigilatuta gaude teknologiekin.
Azkeneko performance-a Jokin Totorikak eta Beñatek
egin zuten: ikasten ditugun gaiak edo gauzak ea zein lekutan ikasi ditugun jarri behar genuen. Beraz, hitz bat irakurri behar genuen bakoitzak hala nola, biologia, saskibaloia, errespetua, matematika... eta gero arbelara joan behar ginen hitz hori itxasteko eskolan, etxean edo bi lekuetarako zegoen espazioan. Honekin esan nahi ziguten eskola barruan ez dela soilik ikasten, etxean edota norberaren inguruan gauza asko eta asko ikasten direla.
Comentarios
Publicar un comentario