Entradas

Mostrando entradas de 2019

METODOLOGIAK

POM metodologiaz aparte, beste taldekideek beraien proiektuan oinarritutako metodologia azaldu zuten. ARAZOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA Metodologia aktibo eta berritzailea da. Ikasleek proiektu bat burutu behar dute. Helburua de, egunerokotasunean gerta daitekeen arazo bat planteatzea eta horri konponbide bat ematea. Oinarria talde lana da. Pausu hauek jarraitu behar dira: -Arazoa identifikatu. -Arazoa deskribatu. -Arazoaren zergatia aztertu. -Konponbide posibleen brainstorming egin. -Aukeraketa egokia eta eraginkorrena egin. -Akzio plana burutu. Kasu honetan, irakaslearen rola gidariarena da, hau da ikasleak bideratu egiten ditu. Taldearen kohesioa bermatzen du, laguntza ematen du baina erantzuna esan gabe. Ikaslea aldiz, protagonista da eta bere ikaskuntza prozesuaren arduradun nagusia. Metodologia honen abantailak hauek dira: aurrejakintzak aktibatzen direla, egunerokotasunean aurki ditzaketen arazoak ebazteko gaitasuna garatzen dute, taldean lan egite...

E-PAPERZORROA

Kurtso amaiera ailegatu da!! Lau hilabete hauetan zehar Didaktika Orokorrean landutako gauzak blog honetan txertatuta daude. Beraz, blog honi amaiera bat emateko, eta gauza guztiak laburbilduta eta ondo antolatuta egoteko, azken sarrera bat egitea aproposa iruditzen zait. Irakasgai honetako lehenengo lana, gorputzaren jokabideainstituzioen barruan eta kanpoan aztertzea izan zen. Horretarako, taldeka jarri ginen eta 10 argazki atera genituen bi gai horietako bakoitzeko. Lan honekin alde batetik ikusi genuen instituzio barruan ikasten ari ziren gorputzak asperdura, pasibotasuna, atentzio falta... adierazten zutela, instituzioen errepresioa dela eta. Beste aldetik, instituziotik kanpo ikasten ari ziren gorputzak jarrera egokiago, interesatuago eta motibatuago bat aurkezten zutela aztertu genuen; normalean, bakoitzak nahi duena ikasten ari delako. Irudiei buruz hitz egitien ari naizenez, aprobetxatuko dut irudien biolentzia ri buruzko gaia aipatzeko.   Irudiez inguratuta biz...

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Klasean, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiari (POM) buruz hitz egin genuen. Gainera, gai horren inguruko hainbat irakurgai irakurri eta Power Point bat egin genuen. Power Point-ean, bi adibide jarri ditugu Llobregat eta Madrileko bi eskola, POM metodologia erabiltzen dutelako. Horetaz aparte, POM-aren ezaugarriak, onurak eta ondorioak azaltzen dira. Gainera, Lehen Hezkuntzan egin daitekeen hainbat jarduera proposatzen dira. Gainera, metodo hau eraginkorra dela ikusi dugu eta gure Unitate Didaktikoa metodologia honetan oinarrituta dago. Metodologia honen helburua da ikaslearen jakin-mina zabaltzea, motibatzen duen eta jakintza arlo berriak esploratzeko interesa pizten dion gai bat landuta; modu horretan, parte hartzaile zuzena eta guztiz aktiboa da ikaslea.   Horrela, irakaslea gidari bihurtzen da: gakoa ez da berak nola irakasten duen, baizik eta ikasleak nola ikasten duen. Horretarako, zenbait egoera proposatuko dizkie ikasleei, ikasgelan ezta...

CURRICULUMA

Unitate Didaktikoa egiteko eta guk etorkizunean irakasleak izango garenez, curriculum batek zein galderei erantzun behar dituen jakitea ezinbestekoa da. Curriculuma pertsona batek ikasten duen guztia barne hartzen du. Curriculum batek urrengo lau galderak erantzun behar ditu: - Zer? Edukiak (kontzeptuak). - Nola? Metodoa. - Zertarako? Helburua + konpetentziak. - Ebaluazioa: jarrerak. (Ebaluazioa aurreko hirurekin erlazioa dauka). Helburua 3 gauza hauek izan behar ditu: kontzeptuak, jarrerak eta prozesuak. Eta edukiekin eta ebaluazio irizpideekin harremana izan behar du.

EBALUAZIOA

Gaur klasean ebakuazio eta kalifikazioari buruz hitz egin dugu. Bereziki ebaluazio motei buruz. Horretarako, López-Pastor eta Pérez Pueyo 2017an idatzitako liburuaren bi kapitulu irakurri genituen. Hau Unitate Didaktikoa egiteko balio zaigu, baina baita ere guk irakasleak izango garenez, ikasleak ebaluatzeko prozesuak edo aukerak jakin behar ditugu gero guk   aukera izateko adosten zein irizpide jarraitu nahi dugun   gure ikasleak ebaluatzeko, eskolak berak ez badigu inposatzen. Ebaluazioa eta kalifikazioa berdina da? Ez. Ebaluazioa ez du zertan zenbaki bat izan behar eta kalifikazioan aldiz, zenbaki (nota) bat dago bai ala bai, bukaeran ematen dena. Esan beharra dago dago, kalifikazioa ebaluazio moten barruan sartzen dela, baina ebaluatzen dugun guztia ez dugu zertan kalifikatu behar, hainbat ebaluatzeko aukerak daudelako, beherago jarrita daudenak: Ebaluazioa hainbat eratakoa izan daiteke eta hainbat galderak erantzuten ditu: - Noiz?   Hasieran/dia...