PERFORMANCE-ak
Klaseko talde bakoitzak performance bat egin behar dugu Illich-en artikulu batzuei buruz. Diziplina honen erreferente nagusia Esther Ferrer da. Klasean, artista honi buruzko bideo batzuk ikusi ditugu performance bat zer den ikusteko. Lehenengo performance-a Didaktik Doctors taldea burutu zuten. Illich-ek idatzitako "La crítica de las Herramientas" artikuluari buruzkoa izan zen . Performance honekin, kontraproduktibitatearen fenomenoa azaldu nahi izan ziguten. Horretarako, hiru instituzio aukeratu zituzten: Hezkuntza, Osasuna eta Garraioa. Klasekideak, hitz bat hartu eta bat etortzen zen kutxan sartzen genituen (kutxa horiek 3 taldekide sostenitzen zuten eta beste batek mahai baten atzean zegoen eserita hartu behar genituen hitz guztien aurrean). Hitzak kutxetan sartzerakoan, lurrera erortzen zirela paperak ohartu ginen. Hori eta gero, ondorio batzuk atera genituen: gure gizartean hori gertatzera ohituta gaude. Beti egoten da gure gainetik norbait "espertu bat...