Entradas

Mostrando entradas de junio, 2019

METODOLOGIAK

POM metodologiaz aparte, beste taldekideek beraien proiektuan oinarritutako metodologia azaldu zuten. ARAZOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA Metodologia aktibo eta berritzailea da. Ikasleek proiektu bat burutu behar dute. Helburua de, egunerokotasunean gerta daitekeen arazo bat planteatzea eta horri konponbide bat ematea. Oinarria talde lana da. Pausu hauek jarraitu behar dira: -Arazoa identifikatu. -Arazoa deskribatu. -Arazoaren zergatia aztertu. -Konponbide posibleen brainstorming egin. -Aukeraketa egokia eta eraginkorrena egin. -Akzio plana burutu. Kasu honetan, irakaslearen rola gidariarena da, hau da ikasleak bideratu egiten ditu. Taldearen kohesioa bermatzen du, laguntza ematen du baina erantzuna esan gabe. Ikaslea aldiz, protagonista da eta bere ikaskuntza prozesuaren arduradun nagusia. Metodologia honen abantailak hauek dira: aurrejakintzak aktibatzen direla, egunerokotasunean aurki ditzaketen arazoak ebazteko gaitasuna garatzen dute, taldean lan egite...

E-PAPERZORROA

Kurtso amaiera ailegatu da!! Lau hilabete hauetan zehar Didaktika Orokorrean landutako gauzak blog honetan txertatuta daude. Beraz, blog honi amaiera bat emateko, eta gauza guztiak laburbilduta eta ondo antolatuta egoteko, azken sarrera bat egitea aproposa iruditzen zait. Irakasgai honetako lehenengo lana, gorputzaren jokabideainstituzioen barruan eta kanpoan aztertzea izan zen. Horretarako, taldeka jarri ginen eta 10 argazki atera genituen bi gai horietako bakoitzeko. Lan honekin alde batetik ikusi genuen instituzio barruan ikasten ari ziren gorputzak asperdura, pasibotasuna, atentzio falta... adierazten zutela, instituzioen errepresioa dela eta. Beste aldetik, instituziotik kanpo ikasten ari ziren gorputzak jarrera egokiago, interesatuago eta motibatuago bat aurkezten zutela aztertu genuen; normalean, bakoitzak nahi duena ikasten ari delako. Irudiei buruz hitz egitien ari naizenez, aprobetxatuko dut irudien biolentzia ri buruzko gaia aipatzeko.   Irudiez inguratuta biz...